Enpresak itunen negoziazioak atzeratzen ari direla salatu du LABek

Negoziazio kolektiboaren erreformak emango dizkien abantailez baliatu nahi dutela dio

jakes goikoetxea
Donostia
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herrian hainbat lan hitzarmen berritu gabe daude. Horietako asko negoziatzen ari dira, baina LABek salatu du enpresaburuak negoziazioak luzatzen ari direla, negoziazio kolektiboaren erreformaren zain. Erreformak langileentzat izan ditzakeen arriskuen eta enpresaburuek espero dituzten abantailen berri eman zuen Garbiñe Aranburuk, LABeko Industria Federazioko arduradunak: Espainiako hitzarmenak aplikatzea, Hego Euskal Herrikoak baino «okerragoak»; hitzarmenak ez aplikatzeko erraztasunak; eta ultraaktibitatea baldintzatzea, hau da, hitzarmenak berritzen ez badira, hutsetik negoziatzen hasi beharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.