Erandioko La Auxiliar Naval enpresako langileek greba mugagabea hasi dute
ERANDIO. Erandioko Lutxana auzoan (Bizkaia) dagoen La Auxial Naval enpresako 25 langileek greba mugagabea hasi dute. LABek agiri baten bidez jakinarazi duenez, kinka larrian dago enpresa: azken bi urteotan hornitzaileei ordaintzeari utzi dio, Gizarte Segurantzari ez dio behar bezala pagatu, eta hainbat soldata zor dizkie bere 25 langileei. Enpresak itsasontzietarako leihoak egiten ditu, eta arlo horretan aritzen den Euskal Herriko enpresa bakarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu