ekonomia

Eroski taldeak Abac dendak itxiko ditu

Berrogei langile daude kalean geratzeko arriskuan. Supermerkatu kateak aukera emango die langileei denda horiek beraiek kudeatzeko.

Berria.info
2013ko maiatzaren 13a
18:38
Entzun

Eroski taldeak jakinarazi du Gasteizen, Madrilen eta Toledon dituen Abac dendak itxi egingo dituela. Aisialdi eta kultura dendak dira Abac dendak: liburuak, jolasak, paperezko produktuak, esku lanak eta multimedia produktuak saltzen dituzte. Itxierak 40 langileri eragingo die.

Eroskiren arabera, «Abac ez zen negozioa dibertsifikatzeko adar bat, If perfume dendak edo Forum kirol dendak diren bezala». 2004an sortu ziren Abac dendak, Eroskiren eta Abacus kooperatibaren elkarlanari esker, baina 2011n Abacusek Eroskiri saldu zion bere zatia, eta harrezkero Eroski taldea da Abac denden jabe bakarra.Supermerkatu kateak azaldu duenez, Abac dendetan lan egiten duten 40 beharginei denda horien kudeaketaz arduratzeko aukera emango die, baldin eta haiek ardura hori euren gain hartzea erabakitzen badute.

Eredu berrien bila
Denda kulturalak itxi arren, supermerkatu eta hipermerkatuentzako negozio eredu berrien bila ari dela azaldu du Eroskik, eta horren adibidetzat jarri du Iruñean eta Zarautzen egiten ari den froga. Eroslearen arreta pertsonalizatuagoa ari dira lantzen bi hirietan, janari freskoaren sailak indartzen eta tokiko produktuen eskaintza handitzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.