Confebask
«Espero baino erantzun txikiagoa izan du. Enpresek herri hau eraikitzeko erakutsitako konpromisoaren aurrean, sindikatuek ez dute alternatibarik aurkeztu. Gu elkarlanerako prest gaude oraindik ere».
Jose Antonio Sarria
CEN patronaleko presidentea
«Erabat gezurra da greba ez egiteko presioa egin dugula. Askoz errazagoada pikete bat imajinatzea lanera ez joateko presionatzen. Baina enpresaburuok greba ez egiteko presionatzen? Ez du zentzurik».
Yolanda Barcina
Nafarroako presidentea
«Batzuek greba politikoa egin dute. Independentzia eskatzen entzun ditut, eta horrek ez du zerikusirik Nafarroako enpleguarekin. Tamalez, lanerako eskubidea ere ez da errespetatu, batez ere saltoki txikietan».
Rodolfo Ares
Herrizaingo sailburua
«Alderdi politiko eta sindikatu guztiek, batez ereeuren burua ezker abertzaleko buruzagitzat hartzen dutenek, Ertzaintzaren aurka egindako erasoak salatu behar dituzte eta haiek eskainitako zerbitzua babestu».
Ezker abertzalea
«Euskal Herriko hainbat tokitan Ertzaintza eta Espainiako Polizia izaten ari diren jarrera probokatzailea eta erabiltzen ari diren indarkeria salatu nahi dugu. Mobilizazioen aurkako oldarraldi ugari egin dituzte»