Errioxako eta Nafarroako ardoak babestuko ditu Txinak bere merkatuan

EBk eta Txinak itun bat egin dute batak bestearen ehun janari eta edari ez kopiatzeko. Bost urte barru zerrenda handitu ahal izango dute

Errioxa sor-markako ardoen dastaketa bat, Shanghain. EFE.
Iker Aranburu.
2019ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Europako gastronomiaren produktu ezagunen kopiak debekatzeko konpromisoa hartu du Txinak. Europako Batasunarekin atzo lortutako akordioaren bitartez, Txinak agindu du ehun elikagairen eta edariren berezitasuna babestuko duela; EBk, trukean, Txinako beste hainbat produktu kopiatzea debekatuko du. Jakinarazi dutenez. babestutako produktuen artean daude Euskal Herriko bi: Errioxako eta Nafarroako sor-markako ardoak.

Edari alkoholdunak dira babesa jasoko duten produktuetako asko: Eskoziako eta Irlandako whiskia, koƱaka, Bavariako garagardoa, Poloniako eta Suediako vodka, eta hamaika ardo. Gaztak dira beste produktu babestu nagusia: parmesanoa, Mantxako gazta, Stilton gazta zuria, feta, Roquefort...

EBk babestuko dituen Txinako produktuen artean daude tea, arroza eta likoreak.

Atzo iragarritako akordioa ez da berehalakoan indarrean jarriko, aurretik berrespen prozesu bat egin behar duelako. Europaren aldetik, parlamentuaren eta Europar Kontseiluaren onespena jaso beharko du erabakia berretsi aurretik. Prozesu hori guztia 2020 amaitu aurretik bukatzea espero dute.

Behin akordioa indarrean jarrita, agindutakoa bi aldeek betetzen dutela egiaztatuz gero, lau urte barru zerrenda zabaltzeko aukera utzi dute Txinak eta EBk. Alde bakoitzak bestearen 175 produktu gehiago babestuko lituzke bigarren prozesu horretan.

Merkatu garrantzitsua

Guztira, EBk bere jatorriari eta ekoizpenaren berezitasunari lotutako 3.300 elikagai eta edari babesten ditu.

Europako Batasunaren produktu babestuek 74.800 milioi euroren salmentak egin zituzten iaz, eta janari eta edari esportazioen %15,4 dira. Txina kanpoko merkatu garrantzitsuenetan bigarrena da produktu horientzat, EBren mugetatik kanpo kontsumitzen diren hamarretik ia bat hara doalako. 2018ko irailetik 2019ko abuzturanekazaritza produktuen 12.800 milioi euro esportatu ditu EBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.