«Esklabismoa» salatu du LABek itsasontzi batean

2023ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERMEO. LABek deituta, 30 lagun inguru batu ziren atzo Bermeon (Bizkaia), Beti Euskal Herria arrantzontzian gertatutakoa salatzeko. Sindikatuak jakinarazi duenez, maiatzaren 8an, itsasoratzeko prest zeudela, armadoreak arrantzaleei esan zien portuan geratuko zela ontzia, «ezelako arrazoirik eman gabe». Kofradiara jo zutenean, han argitu zieten enpresak Gizarte Segurantzatik atera zituela. Ez dute kaleratze gutunik eta ordainik jaso.

Lan baldintzak «XXI. mendeko esklabismoa» zirela dio LABek, eta zortzi langileetatik lau kontratu gabe zeudela. Sindikatuak uste du arrazakeria ere badagoela: «Paperik gabe, inolako eskubide aitortu gabe eta bizimodua aurrera ateratzeko edozein lan baldintza onartu beharra daukaten migratzaileez aprobetxatzen diren eskrupulurik gabeko enpresariak daude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.