Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 36, 21 eta 14 hilabeteko espetxe zigor eskaera egin dituzte, Laudioko (Araba) Tubacex enpresaren aurrean 2021eko otsailaren 23an atxiloturiko hiru grebalariren kontra.
Alea.eus atariak zabaldu duenez, Aiaraldeko (Araba) eskualdeko langileak dira guztiak.
Tubacexeko hiru grebalariren kontrako eskaera fiskalak egin dituzte Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Langileetako baten aurka 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak, eta 14 hilabetekoa beste biren kontra.
Baina akusazio partikularrak, langileetako bati 36 hilabeteko kartzela zigorra ezartzeko eskatu du. Horrez gain, isunak eskatu dituzte.
Otsailaren 23an grebaren 9. eguna zuten langileek, eta lantegiko sarrera oztopatu zuten, zuzendaritzako kideak zeramatzan autobusari sartzea galarazteko.