Etxebizitzen salerosketak gutxitu egin dira Hegoaldean

Ekainean 219 etxebizitza gutxiago salerosi dituzte Hego Euskal Herrian.

Bilboko etxebizitza batzuk. LUIS TEJIDO / EFE
Bilboko etxebizitza batzuk. LUIS TEJIDO / EFE
asier gonzalez de san pedro
2024ko abuztuaren 5a
14:45
Entzun

Hego Euskal Herriko etxebizitzak garestitu izanak salerosketak gutxitzea eragin du. INEren arabera, ekainean, iazkoarekin alderatuz, ia bederatzi puntu jaitsi dira salerosketak. Izan ere, aurreko urteko ekainean 2.465 etxebizitza saldu ziren, eta aurtengoan 2.246, hots, 219 etxebizitza gutxiago.

Etxebizitza motari dagokionez, 2023ko ekainean babes ofizialeko 252 etxebizitza salerosi ziren, eta aurten 268; hau da, hamasei gehiago. Bigarren eskukoen kasuan, berriz, NafarroanĀ aurreko urtean baino hirurogei etxebizitza gehiago saldu dira, Araban 63 gutxiago, Bizkaian 118 gutxiago eta Gipuzkoan 21 gutxiago. Berriei dagokionez, berriz, kontrakoa gertatu da; iazko datuekin alderatuta, Nafarroan eta Gipuzkoan etxebizitza gutxiago salerosi dira, Nafarroan ehun gutxiago, eta Gipuzkoan 64. Araban eta Bizkaian gehiago saldu dira: hamahiru eta 74, hurrenez hurren.

Maiatzeko datuekin konparatuz gero ere, salerosketek behera egin zuten, baina lurraldeka, Nafarroan 45 etxebizitza gehiago salerosi dira, eta Gipuzkoan 89. Araban 176 gutxiago saldu dira, eta Bizkaian 44. Nafarroan eta Gipuzkoan mota guztietako etxebizitzak gehiago salerosi dira; Bizkaian, berriz, etxebizitza berriak eta babes ofizialekoak gehiago saldu dira, eta besteak, jaitsi; eta Araban, ordea, etxebizitza mota guztietan gutxitu dira salerosketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.