Euriborrak beheraka jarraitzen du eta gaur %2 azpitik bukatu du eguna: %1,99an. Azkeneko bost urtean izandako daturik baxuena da.
Adituen arabera, bihar Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsi egingo ditu eta, hala, Euriborrak jaisten segituko du.
Otsaila %2,135ean bukatu zuen eta, horren arabera, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak hilero ia 200 euro gutxiago ordaindu beharko ditu, urtean 2.400 euro gutxiago. Duela urtebete hilabetero 841,43 ordaintzen zituen. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Iazko uztailean lortu zuen marka historikoa Euriborrak: %5,393.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizea da, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
EkonOMIA
Euriborra, %1,99an
Baliteke bihar Europako Banku Zentralak interes tasak jaistea eta, hala, Euriborrak beheraka segituko du. Otsaila %2,135ean amaitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu