Euriborra ekainean jaitsi bada ere, hipoteken kuotak handitu egingo dira

Hiru hilabeteko igoera etenda, %2,798koa da ekaineko Euriborra. Hala ere, duela urtebeteko indizearekin alderatuta, zazpi hamarren handiagoa da gaur egungoa. Beraz, 150.000 euroko hipoteka batean urteko 700 bat euro gehiago ordaindu beharko da.

Banketxe bateko hipoteken iragarkia. J.L. CEREIJIDO / EFE
Banketxe bateko hipoteken iragarkia. J.L. CEREIJIDO / EFE
kristina martin
2026ko ekainaren 30a
16:12
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hipoteketan eragina izaten du Euriborrak, eta jaitsi egin da ekainean: %2,798an dago gaur egun. Dena dela, jaitsiera oso txikia izan da —maiatzean %2,804koa zen—, eta, hiru hilabetean izandako gorakada eten bada ere, ez du kuoten jaitsierarik ekarriko. Izan ere, ekaineko jaitsiera txiki horrek ez du berdintzen aurreko hilabeteetan izandako hazkundea, eta, hipoteka aldakorretan kontuan hartzen den adierazlea hamabi hilabeteko Euriborra denez, kuotaren berrikuspena iristen denean, igoera izango dute herritarrek. Iazko ekainean %2,081ean zegoen Euriborra, gaur egun baino zazpi hamarren gutxiago. 

Adibide bat jartzearren, 25 urtean ordaindu beharreko 150.000 euroko hipoteka batean, Euribor gehi %1eko interes tasa batekin, urteko kuota 700 euro igoko da. Baldintza beretan baina 300.000 euroko hipoteka bat izanda, 1.400 euroko igoera izango du hipotekadunak. 

Azken hiru hilabeteetako igoeran eragina izan du Irango gerrak sortutako tentsio geopolitikoak. Horrekin batera etorri ziren energiaren prezioaren igoera eta inflazioaren hazkundea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA