Eurogunean langabezia egonkor mantendu da

2008ko azaroaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
brusela Eurostat estatistika etxeak emandako datuen arabera, euroguneak %7,5eko langabezia tasa izan du irailean, abuztuko berbera hain zuzen. 15 herrialdeetan 11,65 milioi lagun zeuden lanik gabe. Herrialdeka, Espainiak zuen langabe gehien, biztanle aktiboen %11,6. Gutxien, aldiz, Herbehereek eta Danimarkak, %2,5 eta %2,9 hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!