Euskadiko Kutxak 205 milioi euro jaso ditu, badaezpada

56,5 milioi euro irabazi zituen iaz, 2008an baino %43,8 gutxiago, erreserbak nabarmen handitu dituelako

jakes goikoetxea
Donostia
2010eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Finantza erakundeak dirua gordetzen ari dira etor daitekeenari aurre egiteko. Krisiaren okerrena pasatu dela zabaldu den arren, eta urte amaierarako ekonomia hazten hasiko dela dioten arren, zuhurtziaz jokatzen ari dira. Horrek eragina du haien irabazietan: irabazi handiagoei uko egin eta diru erreserbak handitzen ari dira. Horren erakusgarri dira Euskadiko Kutxak atzo jakinarazitako emaitzak eta Kutxak ostiralean emandakoak. Euskadiko Kutxak iaz ehun milioi euro irabaztea espero zuen, baina 56,5 milioi euro irabazi zituen, 2008an baino %43,8 gutxiago, aurten kobratu gabe gera daitezkeen zorrei aurre egiteko.

Hala ere, oraingoz, Euskadiko Kutxak berankortasun tasaren hazkundea kontrolatu du eta %2,21etik %2,90era pasa da 2008tik 2009ra. Espainian sektoreko batez bestekoa %5,26koa zen azaroan.

Adierazgarria da Euskadiko Kutxaren negozio arrunta, bulegoetakoa, %22,8 handitu zela iaz, eta diru ekarpenak egin aurretik irabaziak 255,2 milioi eurokoak zirela.

Aurrezki kutxak nabarmendu du likidezia, kaudimen eta estaldura maila onak dituela: %86,%10,53 eta %71,98, hurrenez hurren.



Urtez urteko emaitzak

2006. 2007. 2008. 2009.

Irabazi garbiak*. 154,4. 185. 100,5. 56,5


Berankortasuna (%). 0,67. 0,93. 2,21. 2,90


Estaldura (%). 241. 178. -. 71,98


Negozioa*. 27.033. 30.877. -. 35.412


Maileguak*. 12.972. 15.035. 16.575. 16.797,3


Baliabide propioak*. 1.400. 1.522. 1.560. -


Kaudimena (%). 12,49. 11,85. 10,43. %10,53


*Kopuruak milioi eurotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.