Ganadu azokak egiteko debekua astelehenean kenduko dute Hego Euskal Herrian

Urrian ezarri zen debekua, behien artean zabaldutako dermatosi nuklear kutsakorra heda ez zedin. Babes neurriek indarrean jarraituko dutela baieztatu du Eusko Jaurlaritzak.

(ID_13153971) (Iñigo Uriz/@FOKU) 2023-09-06, Ordizia.  Ordiziako euskal jaiko azoka berezia: fruta, barazki eta lumagorri...
Ganadu azoka Ordizian. IÑIGO URIZ / FOKU
joxerra senar
2025eko azaroaren 28a
21:01
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ganadu azokak egiteko debekua kendu egingo dute astelehenean Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Mugaz bestaldera behien artean zabaldutako dermatosi nodular kutsakorra zabaltzea eragotzi nahi izan zuten neurri horren bidez, eta abeltzainak debekuaren kontra azaldu ziren.

Eusko Jaurlaritzak baieztatu du kontrol eta babes neurriak indarrean jarraituko dutela: besteak beste, animaliak tokiz aldatzen diren bakoitzean desinfektatuko dira, eta kutsatutako eremuetako abereak sartzea debekatuta egongo da. Gainera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo sartzen diren animaliek albaitarien zaintza berezia izango dute, eta haien egoera 21 egunez kontrolatuko da. 

Dermatosi nuklearra ez da kutsakorra gizakien artean. Euskal Herrian kasurik atzeman ez bazen ere, Hego Euskal Herriko gobernuek ganadu azokak eta lehiaketak debekatu zituzten urrian. Europako Batasunean A kategoria du abereen eritasun horrek, eta hura desagerrarazteko neurriak hartzera behartzen ditu administrazioak.

Urrian, Frantziako hiru departamentutan hainbat kasu atzeman ziren, eta handik Gironara hedatu zen (Katalunia) —bertan hamazazpi kasu detektatu ziren—. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.