Gas naturala saretik hornitzen duen lehen gunea ireki dute, Sestaon
SESTAO. Nortegas eta Repsol enpresek, Euskal Energiaren Erakundearen laguntzarekin, ibilgailuak gas naturalaz hornitzeko lehen gune bat ireki dute, Sestaoko gasolindegi batean (Bizkaia). Gasa hornikuntza saretik hartuko duen lehen gunea izango da, eta ez du biltegi baten beharrik izango. Auto, furgoneta eta kamioientzat egokituta dago. Hornikuntza gune gehiago agindu dituzte Nortegasek eta Repsolek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu