Gasteizko Michelineko langile batzordeak Espainiako komitetik ateratzea berretsi du

2023ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Joan den astean, Gasteizko Michelin lantegiko langileek Espainiako zentro arteko batzordea uztearen alde bozkatu zuten, eta, atzo, langile batzordeak erabaki hori berretsi zuen. CCOO, CCM, ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuen ordezkariek bozkatu zuten alde, UGTkoak abstenitu egin ziren, eta CSIFkoek aurka bozkatu zuten. Gasteizko Michelinek batzorde autonomoa izango du aurrerantzean.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA