Enpresak

Gestampek ere kaleratzeak iragarri ditu

Autoen sektoreko multinazionalak hamaika lantoki ditu Euskal Herrian.

Gestampen irudia, artxiboko irudi batean. GESTAMP
Iker Aranburu.
2020ko uztailaren 30a
19:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Tubacexek, Aernnovak eta ITPk osatutako zerrendari beste bat gehituko zaio agian aurki: Gestamp. Haiek bezala, lantaldean «doikuntzak» egingo dituela iragarri du Bizkaian sortutako autogintzako multinazionalak. Ez du zehaztu non izango diren kaleratzeak, soilik Europa mendebaldean eta Amerikan lanpostuak gutxituko dituela, ekoizpena beherantz doan merkatu batera egokitzeko.

Urteko lehen erdian 120 milioi euro galdu ditu autoentzako osagaien egileak —iaz 100 milioi irabazi zituen tarte horretan—. «Urteko bigarren hiruhilekoa azken 75 urteotako garairik zailena izan da autogintzarako, ibilgailu arinen ekoizpena %45 txikitu baita». Horren ondorioz, salmentak %30 txiitu zaizkio.

Gestampek uste du urte txarrak etorriko direla sektorerako, eta 2019ko ekoizpena ez dela 2024ra arte leheneratuko.

Asko zabaldu da Gestamp azken urteetan: eta 112 lantegi ditu gaur egun mundu osoan barreiatuta, eta 43.000 langile. Euskal Herrian 11 lantoki ditu: zortzi ekoizpen planta, eta I+G zentro bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.