Enpresak

Gipuzkoa, Europan lehena langileek enpresetan duten jabetzari dagokionez

Langileek enpresaren kudeaketan duten esku hartzea, ordea, txikiagoa da.

Fagor Ederlan kooperatibako langile bat, Bergaran. ANDONI CANELLADA / FOKU
Iker Aranburu.
2019ko azaroaren 25a
13:24
Entzun

Langileek enpresetan dute parte hartzeari buruzko behatokia aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak, gaur, Orona Ideon. Behatokiaren zeregina izango da aztertzea nolako partaidetza duten langileek beren enpresen jabetzan, kudeaketan eta irabazien banaketan, eta esku hartze hori sustatzea.

Behatokiaren lehen lana izan da liburu bat argitaratzea gaur egungo egoeraren berri emateko. Horretan ikusten denez, Gipuzkoan langileek parte hartze handia dute enpresen jabetzan; Europako handiena, hain zuzen ere. Kooperatibek lurraldean duten pisu esanguratsuari batu behar zaio lan sozietateen ekarpena. "Eutsi beharreko indarguneetako bat", liburuaren egileen arabera.

Edonola ere, gauza bat da langileak enpresaren kapitalean parte hartzea, eta beste bat enpresaren eguneroko kudeaketan aritzea. Alde horretatik kamutsago dabiltza lurraldeko langileak, Europako Batasuneko batezbestekoan baitaude. Sailkapenaren erdialdean dago irabazien banaketan ere.

Liburuak argi utzi du langileek enpresetan parte hartzeak eragin onuragarria duela pertsonen ongizatean eta enpresen emaitzetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.