Zerga sistema

Gipuzkoak beste sei hilabetez atzeratu du Ticket Bai sistema

Derrigorrezkotasuna 2022ko uztailaren 1ean hasiko da, eta ez urtarrilean.

Jokin Perona eta Jabier LarraƱaga, 2019an, Ticket Bai sistema aurkeztu zutenean. GORKA ESTRADA / EFE
Iker Aranburu.
2021eko urriaren 22a
11:53
Entzun

Gipuzkoako Aldundiak ere atzeratu egin du Ticket Bai sistema indarrean jartzeko data. Urtarrilaren 1ean ezarri beharrean, uztailaren 1etik aurrera izango da derrigorrezkoa lurraldeko dendarientzat, autonomoentzat eta jarduera ekonomiko bat duten besteentzat.

TicketBai sistemaren bitartez, enpresa handiek eta txikiek egiten dituzten faktura guztiak automatikoki iritsiko dira ogasunera. Horren bitartez zerga iruzurra borrokatu nahi dutela argudiatu dute sistemaren bultzatzaileek: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, eta Eusko Jaurlaritzak.

Sistemak sortu ditu kexu batzuk, batez ere dendari txikien artean, ordenagailu bat eta software berezi bat eskatzen dielako. Inbertsioak merezi ez ziela eta, adineko merkatari batzuk beren negozioa itxiko zutela iragartzera iritsi dira. Kexu horiek direla eta, Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatuak iragarri du erretiroa gertu dutenak salbuetsiko dituela.

Uztailean, Bizkaiak erabaki zuen beste bi urtez atzeratzea Ticket Bai sistema, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoak zailtasun gehigarriak ekarri dizkielako merkatariei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.