LAB, ELA, UGT eta CCOOek grebak deitu dituzte autobus zerbitzuetan uztailaren 13,14,20 eta 21erako. 30 enpresa inguruk egingo dute greba, eta tartean dira Lurraldebus eta Pesa ere.
Ekainaren hasieran, patronalarekin akordioaren aurreko batera iritsi baziren ere, dietak ordaintzea arautzen duen puntua ez du sinatu nahi patronalak orain. Honako puntuak betetzeko konpromisoari eusten dio patronalak: linea baten adjudikazioa duen enpresa aldatuz gero, langileek beren lanpostua mantenduko dutela ziurtatzea; soldata igoera; eta atsedenaldiak egiteko eskubidea izatea– sei ordu lan eginez gero 15 minutuko atsedenaldia eta bederatzi ordu baino gehiago lan eginez gero 30 minutukoa–.
Greba deialdiak 5.000 langileri eta autobusa erabiltzen duten gipuzkoar guztiei eragingo die, LABeko Ziortza Ameztoik adierazi duenez, gaur goizean, Gipuzkoako Aldundiaren egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean.