Gizarte murrizketen kontra protestak egingo dituzte Europako hiriburuetan
Europako Batasunaren etorkizuna baldintzatuko duen goi-bilera hasiko dute gaur 27 herrialdeetako agintariek Bruselan. EBn gobernu ekonomiko bat sortzeaz ariko dira, bai eta gobernu horrek izan behar lituzkeen lehentasunez ere. John Monks Europako Sindikatuen Konfederazioko idazkari nagusiaren irudiko, «soldaten gaineko presioa handitzean eta eskubide sozialak are gehiago murriztean oinarrituko da gobernu horren estrategia». Aitzitik, planak baikorragoa izan beharko lukeela uste du, hazkundea eta enplegua sustatu beharko lituzkeela, hain zuzen. Hori aldarrikatzeko, manifestazioak egingo dituzte Bruselan eta EBko beste hiri batzuetan, eta dozenaka mila lagun biltzea espero dute antolatzaileek. CCOOk eta UGTk ere elkarretaratzera deitu dute gaurko. Bilbon egingo dute protesta, 11:30ean, Moyua plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu