Greba egiteko beharrik ez dela izango dio AENAk

2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Aireportuak pribatizatzearen kontra, sindikatuek grebara deitu dituzte AENAko langileak apirilaren 21erako, ostegun santurako, hain zuzen. AENAk, ordea, uste du ez dutela greba egin beharrik izango, aurretik akordiora iritsiko direlako. Enpresa hori arduratzen da aireportuak kudeatzeaz, eta Espainiako Gobernuak haren %49 pribatizatuko duela baieztatu du azken egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.