Lanuzte deialdia ekainaren 29rako

Grebarekin bat egiteko deialdi bateratua egin dute Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak

Euskal gehiengo sindikalaren ekimenari erabateko babesa adierazi diote. Areago, euskal gizarteak "etengabeko mobilizazio aroan" sartu behar duela iritzi diote, balio hegemonikoak auzitan jartzeko. Arlo ekonomikoan ere Euskal Herriak burujabe izan beharko lukeela aldarrikatu dute.

2010eko ekainaren 26a
15:54
Entzun
Euskal gehiengo sindikalak datorren astearterako (hilaren 29a) egin duen lanuzte deialdiarekin bat egin dute Alternatibak, Aralarrek EAk etaezker abertzaleak. Lau indar politikoetako ordezkariek agerraldia egin dute elkarrekin Donostian grebara deitzeko: Ander Rodriguez eta Enrique Martinez izan dira Alternatibaren ordezkari, Ainhoa Beola eta Oxel Erostarbe Aralarrekoak, Eva Aranguren eta Santi Merino EAkoak eta ezker abertzalearen izenean Niko Moreno eta Miren Legorburu aritu dira. Herritarrei eskatu diete ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, Hiruk eta EHNEkantolatutako lanuztearekin bat egiteko.

Areago, euskal gizarteak "etengabeko mobilizazio aroan" sartu behar duela diote grebaren harira egin dute gogoet bateratutan, hartara "balio hegemoniko eta nagusiei" aurr egiteko.

Zehazki, Espainiako Kongresuak onartu berri duen lan erreformaren aurka agertu dira alderdi horiek, langileen eskubideen murrizketa handia delakoan. Era berean, zerga politika aldatzeko eta errenta handienak grabatzeko eskatu dute.

"PSOEren gobernua eta Europako beste gobernu batzuk krisi hau sortu zuten finantza merkatuen eta enpresa interes handien aurrean amore ematen ari dira, lotsagarri", salatu dute. Egoera horretan Euskal Herriak arlo ekonomikoan burujabetza izatea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.