Ordu luzez negoziatu ostean, datorren asteazkenerako garraiopublikoaren sektorerako gutxieneko zerbitzuak hitzartzea lortu dute CCOO eta UGT sindikatuek eta Espainiako Sustapen Misterioak. Adostu dutenaren arabera, aldiriko tren eta metro zerbitzuen %25 ariko dira lanean; puntako orduetan, berriz, %30. Zehatzago esateko, 06:00etatik 09:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artean, ordu erdiro ibilbide bakoitzean gutxienez tren batek eman beharko du zerbitzua.
Aireko garraioari dagokionez, penintsula barruko hegaldietan joan-etorrien %10 mantentzea hitzartu dute sindikatuek eta Espainiako Sustapen Ministerioak. Aireportuen artean 500 kilometroko distantzia dagoen kasuetan, egunean joan-etorri bat ziurtatuta egongo da. Penintsula Balearrekin eta Kanariar uharteekin lotzen duten hegaldien kasuan, aldiz, joan-etorrien erdiak normaltasunez egingo dira.
Europako Batasuneko beste herrialdeetara doazen hegaldietan, joan-etorrien %20an jarri dute gutxieneko zerbitzuen muga; kontinente arteko hegaldietan, %40an.
Errepide bidezko garraioari dagokionez, ez dute gutxieneko zerbitzurik hitzartu, sindikatu askok ordezkatzen dituztelako sektore horretako langileak. Dena dela, ibilbidea beste garraiobide batzuk erabiliz egin daitekeen kasuetan, zerbitzurik ez emateko eskatu dute CCOOk eta UGTk. Beste garraiobiderik erabili ezin daitekeenean, berriz, zerbitzua gutxienez egunean behin eta gehienez hirutan ematea proposatu dute sindikatuek, egun arrunt batean ematen den zerbitzuaren arabera.
Gutxienez aldiriko trenen %25 lanean ariko dira irailaren 29an
Penintsula barruko hegaldien %10 mantentzea hitzartu dute CCOOk, UGTk eta Sustapen Ministerioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu