Haizea Windek 50 dorre egingo dizkio Iberdrolari

Kontratu hori betetzeko, 350 langile hartuko ditu urtebetez. Lantegi berriaren lehen harria jarri dute.

Haizea Windeko, Eusko Jaurlaritzako eta Iberdrolako buruak, atzo. M. TOÑA /EFE.
2023ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
ZIERBENA. Haizea Wind lanez betetzen ari da Bilboko portuan izango duen bigarren lantegia. Atzo, fabrika horren lehen harria jartzeko ekitaldian, sektore eolikoko Bizkaiko enpresak iragarri zuen beste kontratu bat lortu duela planta horretarako: 50 haize errota itsasoaren hondoan finkatzeko beste hainbat zutabe eraikiko ditu, Iberdrolaren Scottish Power filialarentzat. Zutabe horiek Ipar itsasoan jarriko dituzte, Ingalaterraren ekialdean dagoen East Anglia parke eoliko erraldoian.

200 milioi euroren kontratua da Iberdrolarena, eta gehitu egingo zaio Haizea Windek hurrengo lau urteotarako duen 1.500 milioi euroren eskaeren zorroari. Iberdrolarentzat zutabe horiek egin ahal izateko, 350 langile urtebetez kontratatu beharko ditu. Gaur egun, 500 langile ditu Bilboko portuko beste fabrikan.

Haizea Wind Group 2017an sortu zuten, eta, Bilbokoaz gain, beste bi lantegi ditu: Santa Fen (Argentina) eta Sant Briegen (Bretainia). Itsasoko dorre eoliko handien fabrikatzaile nagusia da gaur egun Europan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.