BURTSA

Hauteskundez hauteskunde

joxerra senar
SENAR
2005eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Hauteskundez hauteskunde ibiliko da datozen hiru hilabeteotan euskal herritar ugari, Juan Jose Ibarretxek EAEko bozak apirilaren 17ra aurreratu eta gero. Inondik ere, plana izango da hizpide nagusi. Europan, Barroso planaren ardatzak gogoko dituzte enpresek (ekonomiaren eta enpleguaren hazkuntza helburu nagusi ditu). AEBetako interes tasak igotzen segitzeko Greenspanen plana, berriz, albiste ona da, dolarra sendotu eta euroa ahuldu dezakeen heinean. Planak plan, AEBetako enpresen emaitzek (Boeing, Google) biribildu zuten eguna. Ibex-30ak 9.300 puntuko gailurrera iritsi zen atzo eta inbertsiogile asko gerturatu ziren bozkatzera (4.100 milioi euroko diru bolumena). Petrolioaren beherakada profitatu zuen Iberiak %3,4 igotzeko. Union Fenosa (%2,7) aparra bezala igotzen ari da. Banco Guipuzcoanoren gaineko zurrumurruek %3,7 bultzatu zuten.

-google Interneteko bilatzaileak iazko emaitzak (+%278) ia hirukoiztu egin ditu. Publizatesarrerak %118 handitu zituen eta 306 milioi euro irabazi. %10,4 irabazten ari zen 19:30ean.

-FIAT (-%0,27) eta General Motorsek 2000n sinatutako elkarlan akordioa indarrik gabe geratu da. GM ez dago prest Fiat Auto erosteko, akordio hori aintzat hartuta, italiarrek eskatu bezala. Auzitegietan amai dezakete biek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.