GASTEIZ. Betetzeko bidean daude Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoak. Duela hiru aste iragarri zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordina %1,7 zela aurten haztekoa, eta urteko lehen hiru laurdenetako hazkundea kopuru horretatik oso gertu geratu da: %1,6 handiagoa zen hirugarren hiruhilekoan, 2022ko epe horrekin alderatuz gero.
Hazkundea moteltzen ari da oraindik, hori bai. Urteko lehen hiruhilekotik bigarrenera %0,4 hazi zen, eta %0,2 baizik ez da izan bigarrenetik hirugarrenera. Kopururik txikiena da iazko udaz geroztik. Eustatek aitortu du sektore ekonomikoek ez dutela «portaera bera» izan, nahiz eta «oro har» bilakaera positiboa izan duten. Azken hiruhilekoetan industriak izan du portaerarik pattalena, eta urte arteko bilakaera negatiboa izatera iritsi da.
Enpleguari dagokionez, dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, %0,4 igo da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Iazko hiruhileko berarekin alderatuta,% 1,6ko hazkundea izan da. Eustatek abenduaren 1ean emango ditu datu osotuak.
Hazkundea %0,2ra apaldu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Urte arteko tasa %1,6ra heldu da; Eusko Jaurlaritzak urte osorako iragarritakoa baino hamarren bat gutxiago da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu