Hidrogenoaren ekoizpena itsasontzietara eraman du H2Sitek

Amoniakotik abiatuta ekoizten dute erregai pila hornitzeko hidrogenoa.

H2SITE, HIDROGENO BERDEA, GAS NATURALA
Probako irudia, Bermeoko portuan (Bizkaia). H2SITE
inaut matauko rada
2023ko azaroaren 27a
16:50
Entzun 00:00:0000:00:00

H2Sitek, beste hainbat teknologia zentrorekin elkarlanean, amoniakoa hidrogeno bihurtzeko sistema bat erabili du lehenengoz itsasontzi batean. Bertha B hornidura ontzian egin zuten proba, joan den astean, Bermeoko portutik abiatuta, eta Bizkaiko golkoan ibilbide bat egin zuen ontziak. Mintzezko erreaktoreen teknologia baliatuz, sistemak hidrogenoa sortzen du amoniakotik, erregai pila hornitzeko.

H2Sitek oroitarazi du itsasoko garraioak berotegi efektuko gasen %2 isurtzen dituela, eta gehitu aurrerapauso handia izango litzatekeela sektore hori deskarbonizatzea. Horrez gain, enpresak adierazi du amoniakoa dela munduan gehien garraiatzen den likidoa, eta uste du horrek sistemaren hedapena erraztuko lukeela, lehengaia erraza delako lortzen.

H2Sitek Tecnalia, Zumaia Offshore, Erhardt Offshore, Ajusa, Enagas eta ABS enpresak izan ditu lankide joan den astean egin zuten proban.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.