Hil egin da atzo Azpeitiko obra batean lanean ari zela toki garai batetik erori zen behargina

44 urte zituen, eta larri eraman zuten Donostia ospitalera. Han hil da.

(ID_17637356410965) Iñaki Azpiazu kalean eraikitzen ari diren etxebizitzak
Iñaki Azpiazu kalean eraikitzen ari diren etxebizitzak. AZPEITIA GUKA
Igor Baigorri Perez (2)
2025eko azaroaren 21a
15:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Beste lan heriotza baten berri eman dute. Hil egin da atzo Azpeitiko obra batean lanean ari zela toki garai batetik erori zen behargina. Azpeitia Guka hedabideak jakinarazi duenez, atzoko 11:45 aldean gertatu zen ezbeharra. Iñaki Azpiazu kalean eraikitzen ari diren etxebizitzetan ari zen lanean 44 urteko gizona, eta istripua gertatu eta gero larri eraman zuten Donostia ospitalera. Han hil da.

Lan heriotza honekin, sindikatuek halako 66 zenbatu dituzte aurten Euskal Herrian. Atzo egin zituzten mobilizazioak hainbat sindikatuk, aurten dagoeneko iaz urte osoan baino heriotza gehiago izan direla salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.