Etxebizitza

Hipoteka kopurua %66 hazi da ekainean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Hilabete batzuetan behera egin ondoren, joera hautsi egin da, eta uda atarian 2.811 hipoteka egin dituzte bankuek eta bezeroek. Nafarroan, berriz, gainbeherak ez du etenik, eta iazko ekainean baino %36 gutxiago formalizatu dituzte.

Bikote bat higiezinen agentzia baten erakusleihoan. IÑAKI AGIRRE
xabier martin
2020ko abuztuaren 28a
11:10
Entzun

Koronabirusak eragindako erabateko ziurgabetasunak geldialdi nabarmena eragin du etxebizitzen salmentaren merkatuan, 2020. urtean; baina Itxialdi Handiaren ondoren, merkatu horrek erakutsi du susperraldirako tartetxo bat izan dezakeela. Horrela islatu du etxebizitzen hipoteken berri ematen duen erakusleak, INEren bidez.

Eusko Jaurlaritzako eskumeneko hiru lurraldeetan gorakada nabarmena izan da ekainean, iazko hil berean baino %66 hipoteka gehiago egin baitira. Guztira, 2.811 hipoteka adostu dituzte bankuek eta bezeroek, eta hipoteka horietan 366,8 milioi euro mailegatu dituzte entitateek, %50 gehiago. Hipoteka kopuruaren datua ez da nolanahikoa, martxoan (-%25,6), apirilean (-%16,7) eta maiatzean (-%35,9) harilkatutako jaitsierak eten dituelako, eta modu garbian, gainera.

Etxebizitzen salmenta zertxobait suspertzen hasi dela pentsatzeko oinarria ematen duen datu hori ez da azaldu, ordea, Nafarroan. Han, 269 hipoteka egin dituzte, ekainean, eta bankuek 32,5 milioi euro mailegatu dituzte. Iazko ekainarekin alderatuz, %29 txikiagoa da kopuru hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.