Etxebizitza

Hipoteken zergak bezeroak ordaindu behar dituztela zehaztu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Epai kontraesankorrekin amaitu nahian, etxebizitza erosteko gastuak nola banatu behar diren finkatu dute epaileek.

Iker Aranburu.
2018ko otsailaren 28a
16:33
Entzun

Bezeroen kargu egongo dira hipotekak dakartzan bi gastu nagusiak, ondare eskualdeketen gaineko zerga, eta ekintza juridiko eta dokumentatuen gaineko zerga. Kontrara, bankuek ezingo dizkiete beste gastu batzuk oso-osorik bezeroei ordainarazi. Horien artean, notarioen agiriek ordaintzen duten tasa. Kontratua duen orrialde bakoitzeko hamabost zentimo izaten dira, eta gutxienez 40 euroko kostua izaten du. Auzitegi Gorenak dio erdibana ordaindu behar dituztela bankuek eta bezeroek.

2015eko abenduko epai batean, Gorenak ebatzi zuen abusua zela hipotekaren gastu guzti-guztiak bezeroen bizkar hartzea, eta baldintza hori zuten kontratuak baliogabeak zirela. Ebazpen horrek ekarri du epaile batzuek gastu guztiak bankuei ordainaraztea, eta beste batzuek gastuak partekatzea.

Etxebizitza bat erostean ordaintzen den gastu nagusia ondare eskualdeketen gaineko zerga da: ohizko etxebizitzen eskualdeketek etxearen prezioaren %2,5 ordaintzea dakar. Beste etxebizitzen eskualdeketek %4ko zerga ordaintzen dute, eta %7koa beste ondasun higiezinena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.