Hitzak irentsi beharrean

joxerra senar
2010eko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Memoria ahula dela diote, baina atzo Zapaterok amnesia kolektiboa behar zuen Kongresutik onik ateratzeko. Nazioartetik eta Europatik iritsi zaion presioa dela medio, krisia lehertuz geroztik hona esandako hitzak banan-banan irentsi zituen atzokoan. ZPren koherentziaren estualdia eta, batez ere, pentsiodunek eta funtzionarioek gerrikoa estutu behar izatea pozarren hartu du epe motzaren diktadurak. Inbertsiogileek ez omen zuten espero Espainiako Gobernua hain urruti joatea eta sindikatuen aurka jartzea, eta Ibex-35ak %0,81 igo da, 10.000 puntuko marra gaindituz. Greziako amesgaiztoaren erdian, 9.000 puntura heltzear izan zen indizea eta ongietorria eman dio normaltasunari. Europan ere irabaziak nagusitu dira, batez ere Frankurteko Dax indizean (+%2,4)lehen hiruhilekoan ekonomia %0,1 hazi dela berretsi eta gero. Ibex-35ko enpresa handiek galerak pilatu zituzten. Galtzaileen artean, berriz, Gamesa nagusitu zen (-%1,03)



Sacyr Vallehermoso. Atzoko irabazle nagusia (+%7,51). Lehen hiruhilekoan 50 milioi euro irabazi dituela jakinarazi du eta gainera, lasta botatzen hasia da: Itinere saltzeko asmoa iragarri du, eta kreditu handi baten epemuga luzatu egin diote.



Morgan Stanley. Goldman Sachs ez da bere bezeroei iruzur egin dien inbertsio banku bakarra. Wall Street Journalek kaleratu du Morgan Stanleyk CDO ustelak saldu izana ikertzen ari direla agintari judizialak, eta burtsan %5 galtzera iritsi da. Gero behera egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.