ARRANTZA

Hondarribiko Berriz Matutina eta San Fermin Berria ontziak Baionako portutik atera daitezke

Iragan ostiralean atxiki zituzten, ontzi batetik bestera antxoa eramateagatik. 

Berria.info
2013ko ekainaren 11
18:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Baionako auzitegiak oraintxe eman die Baionako portutik ateratzeko baimena, 7.008,11 euroko isuna ordaindu eta gero. Isun hori da, hain zuzen, beren ontzietan aurkitu 4,4 tona antxoaren salmentak eman duen dirua, joan den ostiral arratsaldean Donibane Lohizuneko arrain saltokian.

Ontzi batetik bestera antxoa eramaten ari zirela harrapatu ostean atxiki zituzten arrantzontziak. Europako Batasuneko araudiak debekatu egiten du zamaren aldatzea, kuotak errespetatzen direla ikusteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.