Langabezia

Ia 185.000 langabe daude Hego Euskal Herrian

Lanbideko eta Nafarroako enplegu zerbitzu bulegoetan 2.000 langabe sartu dira zerrendetan, ekainean, eta Hegoaldeko langabezia tasa %13,9 da jadanik.

Hiritarrak Lanbideko bulego baten sartzeko zain. RAUL BOGAJO / FOKU
xabier martin
2020ko uztailaren 2a
11:17
Entzun

Martxoko, apirileko eta maiatzeko enplegu galeraren erritmoa mantsotu egin da ekainean, baina koronabirusaren eraginek aurrera jarraitu dute, eta langabezia tasa %13,9 da dagoeneko Hego Euskal Herrian. 184.912 langabe daude erregistraturik Lanbideko eta Nafarroako enplegu zerbitzu bulegoetan, aurreko hilean baino 2.050 gehiago. Eta 2019ko ekainarekin alderatuz gero, errazago har daiteke gertatzen ari denaren neurria, duela urtebete baino 43.193 langabe gehiago baitago. Otsailean hasi zen enplegu galera bortitza, eta lau hilabetean 34.000 langabe baino gehiago azaltzen dira bulegoen erregistroetan, Espainiako SEPEk emandako datuen arabera.

Herrialdeka, Nafarroako eboluzioa nabarmendu behar da; beste herrialde guztietan langabeen zerrendak handitu egin baitira, baina Nafarroan murriztu. Zerbitzuen sektorean sortu da enplegu gehien, ekainean.

Afiliazioei dagokienez, 1.223.279 langile daude Gizarte Segurantzan izena emanda, aurreko hilean baino 6.184 gutxiago. Afiliatuen galera garrantzitsua ekarri du, beraz, ekainak, eta urtebetean dagoeneko 39.347 gutxiago dira kontratu bat dutenak.

Langabeziaren datuak:

Hegoaldea: 184.912 (+2.050)

Araba:         24.343 (+561)

Bizkaia:      80.967 (+1.351)

Gipuzkoa:   39138 (+821)

Nafarroa     40.464 (-673)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.