Idiazabalgo gazta

Iaz %3 egin zuen behera Idiazabalgo gaztaren salmentak

Donostiako Aratz erretegiko Xabier Zabaletak moztu du Idiazabalgo gazta berria Jakitea elkarteko kideen izenean, Ordiziako (Gipuzkoa) Oiangu parkean egin duten ekitaldian. Azkeneko urtea «larria eta zalantzaz betea izan bada ere bide zuzena» hartu dutela nabarmendu du Zabaletak.

2021eko maiatzaren 5a
17:11
Entzun

Gaur goizean moztu du Jakitea elkarteko Xabier Zabaletak Idiazabalgo gazta berria. Oiangu baserrian egin dute ekitaldia, Ordizian (Gipuzkoa). Hantxe egiten duten bigarren urtea da: bigarren urtez jarraian, COVID-19a hemen dela, eta azoka berezirik gabe.

Topalekua, eguna eta egoera bestelakoak izan dira, baina ekitaldi ofizialaren nondik norakoak, berriz, betikoaren kutsua izan du. Erakundeetako ordezkariak izan dira bertan.

Ordiziako Idiazabalgo gaztaren kofradiako kideek ongietorria egin ostean, Ordiziako alkate Adur Ezenarrok hartu du hitza. Ekitaldian parte hartu duten gonbidatuei mintzatu zaie lehenik: Jose Mari Ustarrozi, «Idiazabal gaztaren alde hainbeste urtez egindako lanagatik»; erregulartasun sariak jaso dituztenei; baita gazta mozteko ardura izan duten Jakitea elkarteko kideei ere: «Eskerrik asko, gure sukaldaritzan Idiazabal gaztarekiko apustua egiteagatik beti, eta egoera zail eta ilun hauetan ostalaritzan aurrera egiten jarraitzeagatik».

(Irakurri artikulua osorik, 'Goierriko Hitza'-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.