Iberdrolak 58.000 milioi euro inbertituko ditu hurrengo hiru urteetan

AEBetan eta Erresuma Batuan egingo ditu inbertsiorik handienak aurrerantzean ere.

Iberdrolaren egoitza nagusia, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE
Iberdrolaren egoitza nagusia, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE
Igor Baigorri Perez (2)
2025eko irailaren 24a
11:44
Entzun 00:00:00 00:00:00

Datozen urteetan inbertsio handiak egingo dituela iragarri du Iberdrolak. Konpainiak 2025-2028 eperako inbertsio plana aurkeztu du Londresen; guztira, 58.000 milioi euroko inbertsioa egingo du tarte horretan, konpainiaren merkatu nagusietan bereziki: Erresuma Batuan (20.000 milioi) eta AEB Ameriketako Estatu Batuetan (16.000 milioi). 2021etik 2024ra baino %30 gehiago inbertituko du enpresak 2025etik 2028ra.

Diru gehien sareak hedatzera bideratuko du Iberdrolak, 37.000 milioi euro erabiliko baititu horretarako. Zenbakiak xehatuz, 25.000 milioi inbertituko ditu banaketa sareetan, eta 12.000 milioi garraioan. Bestalde, 21.000 milioi inbertituko ditu berriztagarrietan: itsasoko haize energian (%38), lurreko haize energian (%24), eguzki energian (%10) eta biltegiratzean (%10).

AEBetan eta Erresuma Batuan egingo dituen inbertsioez gain, 9.000 milioi inbertituko ditu Iberiar penintsulan, 7.000 milioi Brasilen, eta 5.000 milioi Europako Batasuneko beste herrialde batzuetan eta Australian. Estrategia horren bidez, 2028. urtean 18.000 milioi gordin irabaztea aurreikusten du Iberdrolak; 2024. urtean baino 3.000 milioi gehiago, hain zuzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.