Indarrean da telelanaren legea, baina ez die langile guztiei eragingo

jokin sagarzazu
2020ko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo sartu zen indarrean Hego Euskal Herrian telelana arautzen duen Espainiako Gobernuaren araudia. Dena den, hor jasotzen diren neurri guztiek ez diete eragingo COVID-19a dela-eta gaur egun etxetik lanean ari direnei. Horien kasuan, enpresaren ardura izango da langileak behar dituen bitartekoak haren eskura jartzea, orain arte bezala, baina gastuak negoziazio kolektiboaren menpe geratuko dira. Legedi berriaren aterkipean egoteko, berriz, langileak eta enpresak idatzizko akordio bat egin beharko dute. Agiriak, besteak beste, jaso beharko du beharginak gutxienez hiru hilabetez lanaldiaren %30 lantokitik kanpo egingo duela. Enpresaria, gainera, beharginak dituen gastuen erantzule izango da. Era berean, enpresaren lan itunean edo sektorekoan jaso beharko da araudi berria, gehienez hiru urteko epean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.