INEren arabera, %0,8 hazi da EAE; Eustaten arabera, %0,3 besterik ez

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %0,8 hazi da 2010ean, INE Espainiako estatistika erakundearen arabera. Datu hori, baina, ez dator bat Eustatek emandakoekin, haren kalkuluen arabera %0,3 baino ez baita hazi EAEko ekonomia. Dena dela, Nafarroak erdietsi ditu datu onenak, urtebetean %1,8 hazi baita hango ekonomia.

INEk zehaztu duenez, batez ere autogintza industriaren bilakaera onak ahalbidetu du Nafarroa horrenbeste haztea, eta metalgintza industriaren bilakaerak ere lagundu du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere industriako bi azpisektore horiexek izan dira ekonomiaren motorrak, baina Nafarroan baino indar gutxiagorekin aritu dira.

INEren arabera, gainera, Hego Euskal Herriko biak dira gehien hazi diren bi autonomia erkidegoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.