Inflazioa %3,2an mantendu da ekainean

INEk Espainiarako emandako datu aurreratuak erakutsi du maiatzeko maila berean geratu dela tasa. Erregai merkeagoek konpentsatu egin dute zerga batzuk leheneratu izana.

Ormuzko itsasartea zabaldu izanak merkatu egin du petrolio upela. ANTONIO GARCIA / EFE
Ormuzko itsasartea zabaldu izanak merkatu egin du petrolio upela. ANTONIO GARCIA / EFE
Irune Lasa.
2026ko ekainaren 29a
11:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Itxura guztien arabera, prezioen igoera erritmoa ez da biziagotu ekainean Hego Euskal Herrian. Hala ondoriozta daiteke kontuan harturik INE Espainiako estatistika institutuak kontsumo prezio indizearen gainean emandako datu aurreratua. Haren arabera, kontsumo prezioen indizea %3,2an geratu da ekainean, hots, apirileko eta maiatzeko tasa berean. Hego Euskal Herriko tasa ez da hortik urrun ibiliko, maiatzean %3,2an geratu ostean.

Bi faktore kontrajarriren ondorioa da inflazio tasaren egonkortasun hori. Batetik, ekainaren 1ean bukatu ziren Espainiako Gobernuaren neurri batzuk, eta zerga batzuetan ohiko tasak ezarri zituzten berriz, hala nola argindarraren eta gas naturalaren gaineko BEZean eta argindarraren gaineko zerga berezian.

Leheneratze horiek goranzko presioa eragin dute argindarraren eta gasaren salneurrietan, baina, bestetik, neurri handi batean erregaien prezio merkeagoekin konpentsatu dira, Ormuzko itsasartea zabaldu izanak 72 dolarrera jaitsi baitu petrolio upela, gatazka aurreko salneurrietara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA