Kontsumo prezioak

Inflazioak berriz ere errekorra hautsi du eurogunean

EBZri presioa areagotzen ari zaio interes tasak nabarmen igo ditzan. Euroguneko inflazioa %9,1ra iritsi da abuztuan. Azpiko inflazioa tasa ere handitu egin da, %4,3.

Gas neurgailu bat Webergko (Alemania) etxe batean. SASCHA STEINBACH / EFE
Irune Lasa.
2022ko abuztuaren 31
13:05
Entzun

Inflazio handiena da duela 23 urte euroa sortuz geroztik. Abuztuan, urte arteko inflazio tasa %9,1era igo da eurogunean, uztaileko %8,9tik. Gainera, analistek espero zuten baino hamarren bat handiagoa izan da igoera, eta gero eta ahots gehiago daude EBZk interes tasa nabarmen igotzearen alde.

Hurrengo ostegunean erabakiko Europako Banku Zentralak zenbat igo tasak, inork ez baitu zalantzan jartzen igoera bat izan izango dela, ikusita inflazioaren gorakadak ez duela etenik, eta hurrengo hilabeteetarako are datu okerragoak espero direla.

Eurostatek, dena den, energia prezioen igoeran moteltze ñimiño bat antzeman du abuztuan. Energiaren prezioak %38,3ko tasara apaldu dira, uztaileko 39,6tik. Elikagaien prezioen igoera ere moteldu egin da abuztuan, %10,9ko tasara uztaileko %11,1etik.

Baina energia garestiaren eragina ekonomiaren beste sektoreetara hedatzen ari den erakusgarri, gorantz egin du azpiko inflazioak ere, elikagai freskoak eta energia gaiak kontuan hartzen ez dituenak, %4,3raino uztaileko %4tik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.