Irudia. Bilbo
INFORMATIKARIAK KALERA ATERA DIRA
Adetik-ek, Bizkaiko TIK enpresetako ordezkarien batzarrak deitua, Informatikoen kolektiboak manifestazioa egin zuen atzo, Bilbon. '#0404 Errorea Eskubideak ukatzen badizkigute, egin dezatela eurek lan!' lelopean, sektorean duten prekarietatea eta eskubide falta salatu zuten. Era berean, kaleratze gehiago ez egoteko eta hitzarmen zein soldata duinak eskatu zituzten. Batzarrak duela urtebete antolatu zuen Bizkaiko informatikarien kolektiboaren lehenengo manifestazioa. Baina, geroztik, euren egoera aldatu ez denez, hurrengo asteetan mobilizazio eta protesta gehiago egingo dituela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu