Iñigo Letamendia hil da, Pukas markaren sortzailea

Euskal Herrian surf industriaren aitzindaria izan zen. 77 urterekin hil da.

Iñigo Letamendia, furgoneta gainean, eta Marian Azpiroz, Pukasen sortzaileak, gazte garaietan, Kanaria uharteetan. PUKAS
Iñigo Letamendia, furgoneta gainean, eta Marian Azpiroz, Pukasen sortzaileak, gazte garaietan, Kanaria uharteetan. PUKAS
jokin sagarzazu
2025eko azaroaren 21a
16:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iñigo Letamendia Pukas markaren sortzaileetako bat hil da, Donostian, 77 urte zituela. Euskal Herrian industria txiki baina esanguratsu baten abiapuntua jarri zuen 1979an, Marian Azpiroz bikotekidearekin eta Miguel Letamendia anaiarekin batera. Donostian eta Zarautzen zabaldutako dendekin batera, Pukas markak, urte gutxitan handitu, arrakasta lortu eta jauzi egin zuen: surf taulak ekoizteko Zarautzen irekitako lantegitik Europa osora. Hala, sektore horretako erreferente bihurtu zen.

Ikusi gehiago

Enpresa familiaren esku dago oraindik ere. Iñigo Letamendia bera 2015era arte ageri zen sozio eta administratzaile gisa erregistroetan, eta azken urteotan haren semeak, Adur Letamendiak, hartu du gidaritza. Pukasek gaur egun sei denda ditu —Donostian hiru, Zarautzen bi eta Oiartzunen outlet bat—, eta 30 langile inguru ditu; horrez gain, surf eskola bat ere badu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!