Inoizko garestien saldu den sare soziala

2022ko apirilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2022an, Bill Gatesek (Micrososft) Activision Blizzard bideo jokoen ekoizlea erosi zuen, 66.000 milioi euroren truke. Baina Musk izango da sare sozial baten truke inoizko diru gehien pagatuko duena. 2012an, Mark Zuckerbergek (Facebook) Instagram erosi zuen, 950 milioi euroan, eta, 2014an, Whatsapp, 18.000 milioiren truke. Urtebete geroago, Googlek (Sundar Pichaik) Youtube erosi zuen, 1.550 milioian. 2016an, Microsoftek LinkedIn erosi zuen, 24.000 milioiren truke. Oso azpitik daude ohiko komunikabideen erosketak. Jeff Bezosek (Amazon) The Washington Post erosi zuen 2013an, 230 milioian, eta Marc Benioffek (Salesforce), Time aldizkaria, 2018an, 180 milioiren truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.