Ipar Euskal Herriko 38 herrik «Mercosurretik kanpoko herri» direla adierazi dute, ELBren deiari erantzunik

Europako Batasunak abenduaren 18an ematekoa du akordioaren inguruko erantzuna. ELBk «konkurrentzia desleial» baten arriskua salatu du.

ELBren prentsaurrekoa, goizean, Aiziritzen, Mercosur akordioa salatzeko. ELB
ELBren prentsaurrekoa, goizean, Aiziritzen, EB-Mercosur akordioa salatzeko. ELB
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko abenduaren 15a
15:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Mercosurretik kanpoko herria», dio Aiziritzeko (Nafarroa Beherea) herriaren panelaren azpiko beste batek. Horrela, argi gelditzen da Europako Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioaren kontra posizionatzen dela Amikuzeko herria, baina ez da bakarra: denera, Ipar Euskal Herriko 38 herrik jarri dute panela, ELB laborarien sindikatuaren manifestua izenpetu ondotik. Goizean egin dute prentsaurrekoa Aiziritzen berean, EB-Mercosur akordioari oposizioa adierazteko.

EB-Mercosur akordioak Europako Batasunaren eta Brasil, Argentina, Uruguai eta Paraguairen arteko merkataritza erraztea ekarriko luke, muga zergak murriztuz eta osasun, gizarte eta ingurumen arauei dagozkien neurriak ezarriz. Afera da arau arinagoekin ekoitzitako produktu merkeagoen lehia ekarriko lukeela planteamendu horrek. Hala, laborariak kezkaturik dira prezioen jaitsieraz, diru sarreren murrizketaz eta tokiko laborarien babes eskasaz. Europako Batasunak abenduaren 18an ematekoa du akordioaren inguruko erantzuna.

ELBri lanjerosa iruditzen zaio delako akordioa, justuki, laborarien bizitzari ez ezik ingurumenari eta arlo sozialari ere eraginen dielakoan; «konkurrentzia desleial» baten arriskua salatzen dute. Eta, beste behin ere, «tokiko ekoizpenen» aldarria egin dute: «Interes publikoko gaia da, eta akordio horren mehatxua larria da: izenpetzen badute, herriak biziki hunkiak izanen dira».

Erraterako, hainbat herrik argi dute zer ondorio ekarriko liekeen bere laborariei halako akordio bat onartua izateak. Hala, 38 herri dira ELBren manifestua izenpetu dutenak eta, bide beretik, Mercosurretik kanpoko herria mezua dakarren panela jarri dutenak herriko sarrerako panel nagusiaren azpian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.