Herriko bozen lehen itzulirako hilabete eskas falta dela, ELB laborari sindikatuak Ipar Euskal Herriko 74 herriren izenpeak bildu ditu EBren eta Mercosurren arteko merkataritza librerako akordioaren kontra. Elkarrekin, «fermuki oposatzen dira Frantziako presidenteari esker onartutako EB-Mercosur akordioari», eta dei egiten diete «Frantziako presidenteari eta Europako diputatuei, akordioaren onartzea blokeatzeko». Uste dute «lehenbailehen lurperatzekoa» dela akordioa.
Azpimarratu dute EBren eta Mercosurren arteko akordioa «arriskua» dela Europako eta Euskal Herriko laborantza merkatuari begira; hain zuzen, azaldu dute «lehia desleiala» ekarriko duela eta, hala, «sakonki desegonkortuko dituela» hainbat laborantza arlo Euskal Herrian, hala nola behiena, hegaztiena eta eztiarena.
Izan ere, Latinoamerikako ekoizpen kostuak «Europakoak baino askoz apalagoak» dira, salatu dutenez.