Jack Ma agertu da bi hilabete eta erdi geroago, Alibabaren jabe aberatsa
PEKIN. Komertzio elektronikoaren munduko enpresa handienetakoaren jabeak agerraldi bat egin du, eta albiste bihurtu da, bi hilabete eta erdian ez delako haren berririk izan. Pekinek galarazi egin zuen Alibabaren adar finantzario Ant taldearen burtsaratzea, iazko azaroan. Jack Maren kritikak eragin zituen erabaki horrek, eta ordutik ez da berriro azaldu publikoaren aurrean, atzo arte.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu