Jaurlaritzak hogei milioi jarriko ditu Ezkerraldean enplegua sortzen laguntzeko

Indartu programaren bidez langabezia handiko eremuetako enpresen inbertsio jakin batzuk diruz laguntzea eta enplegua sortzea du xede. Bereziki Ezkerraldeko enpresa txikiek eta ertainek eska ditzakete laguntzak.

Sestao Erandiotik begiratuta. Ezkerraldeko egoera sozioekonomikoaren adierazleetako asko herrialdeko okerrenetakoak izan dira azken hamarkadetan. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Sestao, Erandiotik begiratuta. Ezkerraldeko egoera sozioekonomikoaren adierazleetako asko herrialdeko okerrenetakoak izan dira azken hamarkadetan. ARITZ LOIOLA / FOKU
aitor biain
2025eko ekainaren 3a
13:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzak enpresen inbertsio jakin batzuk diruz lagunduko ditu aurten ere, langabezia handiko herrietan enplegua sortzeko helburuz. Hori baita Indartuz programaren helburua. Aurreko urteetan egin zuen moduan, hogei milioi euro jarriko ditu eskualde «kaltetuenetako» jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta inbertsio aktiboak sustatzeko.

Bereziki, Bizkaiko Ezkerraldeko enpresek—hura baita Europako Batasunak eremu ahuleko eremutzat jotzen duen eskualdea— eta langabezia handia duten herrietako enpresek eska ditzakete laguntzak. Hau da, EAEko urteko batez besteko langabezia tasa (%7,4) dutenek, edo kopuru hori gainditzen duten udalerrietan kokatuta dauden enpresek.

Jaurlaritzak «Ezkerralde zabaldua» deitu dio eremu horri, eta honako udalerri hauek osatzen dute: Abanto, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran eta Zierbena.

Enpresa batek gehienez hiru milioi euro jaso ditzake. Horretarako, gutxienez 1,5 milioi euroko inbertsioa egin beharko du, enpresa handia bada, eta 200.000 eurokoa enpresa txikia edo ertaina bada. Jaurlaritzaren datuen arabera, iaz 138,2 milioiren inbertsioak bultzatu ziren orotara, eta 2.411 lanposturi eusten lagundu zuten programa horren bitartez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.