Jaurlaritzak pobrezia «kriminalizatu» nahi duela salatu dute ehun taldek

Eusko Legebiltzarreko batzordeak onartu egin du gizarte laguntzak jasotzeko betebeharrak gogortzea

Gizarte elkarte, alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariek atzo Bilbon egindako agerraldia. LUIS JAUREGIALTZO / ARP.
Miren Garate.
2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Legebiltzarreko gizarte politika, lan eta berdintasun batzordeak onartuta, beste urrats bat gainditu du PSEk eta PPk gizarte laguntzak jasotzeko betebeharrak gogortzeko duten asmoak.Erabakiarekin haserre, agiri bat idatzi dute ehun gizarte talde, sindikatu eta alderdi politikotako ordezkariek, eta atzo agerraldia egin zuten Bilbon. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea «pobrezia kriminalizatzeko elementu» izatera pasa dela salatu dute.

Bi alderdiek proposatutakoaren arabera, diru sarrerak bermatzeko errenta kobratu ahal izateko gutxienez hiru urteanegon beharko da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta —orain artean urtebete aski zen—. Baldintza hori betetzen ez dutenek prestazioa jaso ahal izango dute baldin eta bost urteko lan ibilbidea frogatzen badute, Gizarte Segurantzako lan bizitzaren bidez.Lanbidek egindako lan eskaintza bati uko egiten dioteneklaguntza galduko dute. Jaurlaritzaren arabera, eskaintza «egokiak» egingo ditu Lanbidek. Era berean, lanean edo formakuntzan ari ezdirenek gizarte lanetan lagundu beharko dute, «premia egoeretan».

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen aldaketak kalte nabarmena egingo die Araba, Bizkai eta Gipuzkoan bizi diren atzerritarrei. Hala, agiria sinatu duten gizarte taldeen artean etorkinen hainbat ere badaude. Halaber, bat egin dute ELA, LAB, CCOO, UGT, EILAS, ESK, CNT eta CGT sindikatuek nahiz ezker abertzaleak, Aralarrek, Ezker Batuak, Alternatibak, Zutik-en Gorripidea ildoak, EQUO Bizkaiak eta Antikapitalista alderdiak. «Gizarte Segurantzako kotizazioak eskatzeak soldatapeko enplegurik gabe gizarteari egiten zaion ekarpenaren zentzua gaiztotu egiten du», esan dute.

Haien arabera, gizarte prestazioak laguntza gisa planteatzen dira, eta ez daude ados, «pertsonentzako eskubide aitortuak» direlako. Era berean,prestazioak jasotzea «etengabe iruzur susmopean» jartzen dela gaitzetsidute.Agiriaren sinatzaileen arabera, dirua kobratu ahal izateko komunitateari zerbitzuak eman beharra ere ez da egokia. «Eskubide bat lortzeko ordezko gizarte prestazioa sortzeak eskubide hori merkataritzako gai bihurtzea dakar». Gizarte taldeek lege aldaketa atzera botatzeko galdegin dute.

PSEren eta PPren botoekin egin du aurrera proposamenak ; Aralarrek, EAk eta Ezker Batuak aurka egin dute eta EAJ abstenitu egin da, esan duosoko bilkuran saiatuko dela testua hobetzen. Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkidearen arabera, 2.500 herritar geratuko dira prestazioa jaso ezinda. Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak, berriz, gaitzetsi du ezin izan dela ezer negoziatu, dena PPrekin adostuta zegoelako. PSEko Maria Teresa Laespadaren arabera, beharrezkoa da erreforma, merezi ez duen jende askok jasotzen duelako laguntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.