POLIZIA OPERAZIOA

Kalitate eskaseko hamasei tona arrodamendu faltsu atzeman dituzte Araban, Gipuzkoan eta Madrilen

Okondon, Astigarragan eta Lasarten burutu du operazioa Espainiako Poliziak; hiru pertsona atxilotu dituzte eta beste bost inputatu dituzte.

2010eko azaroaren 18a
11:46
Entzun
Espainiako Poliziak 56.000 industria arrodamendu faltsu atzeman ditu Araba, Gipuzkoa eta Madrilgo enpresatan. Barne ministerioak jakinarazi duenez, kalitate eskasekoak dira eta garraioaren sektorean erabiltzen ziren, hegazkinak, trenak, autobusak, autoak, motoak eta bizikletak egiteko, baita makineria astunaren sektorean ere. Hiru pertsona atxilotu dituzte eta beste bost inputatu dituzte.

Mugimenduan dauden piezen arteko arrodamenduak dira, eta hautsiz gero, kalte handiak sor zitzaketela esan du Barne ministerioak. Polizia urtebetez aritu da ikerketa egiten, eta Astigarraga, Lasarte eta Okondoko zenbait enpresatan egindako operazioarekin amaitu du. Madrilen San Fernando de Henares herrian atzeman ditu arrodamenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.