Kamioilari bat hil da AP-68 autobidean, Murchanten, bi kamioiren arteko istripuan

Kamioietako bat bidetik atera da eta kontrako norabidean sartu da, beste kamioia joz. Beste kamioilariak zauri arinak ditu, eta Tuterako Ospitalera eraman dute.

Istripua izan duen kamioietako bat. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Istripua izan duen kamioietako bat. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
jon ordonez garmendia
2026ko ekainaren 17a
07:19
Entzun 00:00:00 00:00:00

Trafiko istripu larria izan da astearte arratsaldean Muchanten (Nafarroa). Bi kamioik elkar jo dute AP-68 autobidean, 217 kilometroan: Zaragozarantz zihoan kamioia bidetik atera da, eta Logroñoranzko norabidean sartu da, paretik zetorren beste kamioia aurrez aurre joz. Ezbeharrean kamioilarietako bat hil da. 44 urte zituen eta bulgariarra zen. Beste kamioilariak 41 urte ditu.

19:23ean jaso dute larrialdi zerbitzuek istripuaren berri. Tuterako eta Azkoiengo suhiltzaileak, lau anbulantzia eta medikuak, eta foruzainak eta guardia zibilak joan dira ezbeharraren tokira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Ezin izan dute, ordea, hil den kamioilaria bizirik mantentzeko ezer egin, eta tokian bertan hil da. Beste kamioilariak zauri arinak ditu, eta Tuterako Ospitalera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE