Azken urteotan bidaiaren kopuruak nabarmen egin du gora, eta, eskaera horri erantzuteko, CAFekin hitzarmen berri bat sinatu du Medellingo Metroak, hiru bagoiko hogei tren egiteko. 2009an hamahiru unitateko eskaera jaso zuen Beasaingo enpresak, eta 36 unitate egitera iritsiko da.
Medellin Kolonbiako bigarren hiririk handiena da, 2,5 milioi biztanlerekin. Bertako metroa, 1995ean inauguratua, garraio bide nagusienetakoa da. Oinarrizko bi linea ditu, guztira 27 geltoki eta 34,5 kilometroko luzera dutenak.
Europan inbertsio esanguratsuak egin dira aurten eta kontinente europarretik kanpo ere, apustu garrantzitsuak egiten ari dela erakutsi du CAFek.